Enkhiridion (Epikteto)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enkhiridion: 1683ko grekerazko eta latinezko edizio bat.

Enkhiridion edo Eskuliburua[1] Epikteto filosofoaren ikasbide jakingarrienak biltzen dituen liburuxka da, Arriano Nikomediakoak idatzia. Arrianok berak Epiktetoren lezioetan oinarriturik idatzitako Diatribai edo Hitzaldiak izeneko liburu sortatik egindako esakuntza-hautaketa bat da, Epiktetoren pentsaera laburtzen duena. Lanak jatorrizko Hitzaldiak liburu sortako egitura bera du: sarrera baten ondoren (I), desira eta irrikien diziplinaz aritzen da (II-XXIX), ekintzaren diziplinarekin jarraitu (XXX-LI) eta zentzutasunaren diziplinaz bukatzen du (LII). Pizkundera arte ospe handiko lana izan zen. [2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enkhiridion (eskuliburua). Epikteto. Itzulpena, oharrak eta epilogoa: Iñaki Usabiaga Sukia. Limes bilduma:7. Euskal Herriko Unibertsitatea. 2007.

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Grekerazko Εγχειρίδιον hitzetik, euskaraz literalki eskuko labana edo eskura dagoen labana, zentzu zabalean eskuliburua.
  2. Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía. "Epikteto" izeneko sarrera. 638. orrialdea.